XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERPIZKUNDEA EUROPAN.

1.- Sarrera.

2.- Humanismoa.

3.- Zientzia Berrien Lehenpausoak.

4.- Literatura.

5.- Artea Berpizkunde Garaian.

Quattrocento-A.

Cinquecento-A.

Manierismoa.

1.- SARRERA.

XV. eta XVI. mendeetako kultura eta artistik mugimenduari Berpizkundea deritzaio.

Nondik datorkio izen hori?.

Berpizkunde hitzak berriro piztea, sortzea esan nahi du.

Izen hau garai honetan greziar eta erromatarren kultura berpiztu zela uste zutelako ipini zioten.

Berpizkundeak gizona unibertsoaren erdian jartzen du.

Erdi Aroan gunea Jaungoikoa zen, kultura teozentrista izango da, orain berriz gunea gizona da, berpizkundea antropozentrista da.

Mugimendu hau Italian XV. mendean sortu eta XVI.ean Europan zehar zabalduko da.

2.- HUMANISMOA.

Berpizkunde garaiko intelektual mugimendua Humanismoa da.

Erdi Aroan estudiatzen zutenek batez ere teologia ikasten zuten; humanistek giza-zientziei (klasiko hizkuntzak: latina eta greziera batez ere) emango diete garrantzia.

Antzinatean idatzitako liburu asko argiratuko dute eta beste ikuspegi batzutatik estudiatuak izango dira.

Antzinako idazleengandik, gainera, beste gauza batzuk hartuko dituzte: naturari maitasuna, gizonaren garrantzia.

Inprimategia ere garai honetan asmatu zen.

Berari esker Humanisten ideiak asko zabaldu ziren.

Gutenberg izan zen asmatzailea 1448. urte inguruan.

Berehala inprimategia Europako nazio guztietara hedatu zen, honela humanisten pentsakera zabalduz.

Humanismoa Italian sortu zen.

Hemen Antzinako erromatarren eragina handia zen oraindik, aitzitik gotikoak oso garrantzi txikia izan zuen.